XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
BRIGELA - (
PANTALON - Harritzen nauzu!... Pozten naiz bizirik eta osasunez ikusteaz, berri txarrak hartuak bai ginen. (
BEATRIZ - Badakit: sesio batetan garbitu omen ninduten. Jainkoari eskerrak, zauritu besterik ez ninduten egin eta, osatu bezain laster, Veneziarako bideari heldu nion, aspaldi erabaki genuen bezala.
PANTALON - Ez dakit zer esan! Hitzeko gizona dirudizu, baina baditut esku artean froga ziurrak eta zehatzak Federiko jaunaren heriotzaz; beraz... kontrakorik erakusten ez badidazu...
BEATRIZ - Zure zalantzari bidezkoa derizkiot: neure burua zuritu beharrean nago. Hona hemen bion adiskide diren lau pertsonaren gutunak; hauetariko bat gure Bankuko Presidente jaunarena da. Sinadurak ezagutzean sinetsiko duzu (
KLARISA - (
SILBIO - Bizia galduko dut, baina ez zu! (
BEATRIZ - (
BRIGELA - Halaxe da, jauna. Ez al duzu gogoan? Brigela Cavichio, Torinoko hura.
BEATRIZ - A bai... oraintxe gogoratu naiz!. (
BRIGELA - (
BEATRIZ - Ene! Hori esan, zurekin topo egiteko zoria izan dudanez gero, zurean hartuko dut ostatua.
BRIGELA - Ohore handia egingo didazu. (
PANTALON - Argi dago: gutun hauek Rasponi jaunaz ari direnez gero eta aurkezlea ere bera denez gero, derrior sinetsi beharko... zeu zarela hemen aipatutakoa.